Arabako Lautadan bizi zara eta zure elikaduraren inpaktu sozialek eta ingurumenekoek kezkatzen zaituzte? Mapa hau aurkezten dizugu kuadrillan elikaduraren arloan kontsumo arduratsuaren alde egiten duten ekimenak gal ez ditzazun: saltokiak, tabernak, jatetxeak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpena, etab.
Baliabide horrek 59 ekimen bildu ditu, zeinek hainbat balio jasotzen dituzten darabiltzaten edo merkaturatzen dituzten produktuetan, lan egiteko moduan eta printzipioetan eta filosofian. Horri esker, kontsumo arduratsuko aukerak izango dira.
Pantaila osoan ikusi / Ver en pantalla completa
Mapa hori linean kontsultatu ahal da, Open Street Mapekin diseinatutako tresnaren bidez, eta Lautadako hainbat establezimendutan aurkituko da. Liburuxka bat egin da hari buruz eta lehen inprimaketak 900 ale ditu. Liburuxka hori webean deskargatu daiteke.
Maparen helburua da ekimen horien ahalegina balioztatzea, gauzak beste modu batera egiten saiatzen baitira. Ingurunea eta hura lantzen duten pertsonen baldintzak zaintzen dituzte. Ahalegin hori ikusarazi nahi da maparen bidez, eta, aldi berean, herritarrei animatu nahi zaie horien alde egin dezaten.
Horiek guztiek, gutxienez, honako zazpi irizpide hauetako bat jarraitzen dute:
• Tokiko ekoizpena
• Agroekologia
• Artisau-produktua
• Bidezko merkataritza
• Emakumeak buruzagi
• Ekonomia soziala eta solidarioa
• Ingurumen-jasangarritasuna
SETEMek eta Sustraiak Habitat Design-ek bultzatzen duten ekimen horretan lagundu dute Landaren Garapenerako Elkarteak eta Lautadako Merkataritzaren Bulego Teknikoak, eta Arabako Foru Aldundiaren finantzazioa jaso du, «Lurraldea eraldatzea agroekologiaren bidez» izeneko proiektuaren bitartez.