Martxoak 8ko mobilizazioekin bat egiten dugu

07/Martxoa/2024 | Albisteak, Genero plana

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egutegiko egun bat baino gehiago da. Genero-berdintasun eraginkor eta errealaren eta emakumeen eskubideen aldeko iraganeko, oraingo eta etorkizuneko borroken oroigarria da. Aurtengoa, “Gure bizitzekin negoziaziorik ez! Haceos Cargos”, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik, zaintza eta dakorren menpekotasun-sistema azpimarratu nahi da.

Zaintza-sistema, menpekotasuna duten pertsonen zaintzarekin lotutako jarduerak dira, funtsezkoak bizitza eusteko eta, era berean, guztiz ikusezinak gure gizartean. Neurri handi batean, zaintzak (prekarioak eta/edo ordaindu gabeak) emakumeek burutzen dituzte, historikoki zaintza rolak beren gain hartu baitituzte, familiak, komunitateak, eta estatuak duten zaintzarako erantzukizuna bere gain hartuz.

Zaintza-erantzukizunen banaketa desberdin horrek, gure gizartean errotutako matxismoa ez ezik, kapitalismoarekiko lotura ere islatzen du, zaintza-lana eta arrazakeri estrukturalak merkantilizatuz. Zaintza-sistemaren arrailetan are gehiago sakonduz, eta dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak are gehiago nabarmenduz.

Horrek guztiak berekin dakar bai zaintza lanak eta baita bertan diharduten emakumeak (batez ere migratu eta razializatuak) ikusezin bihurtzea. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu zaintza kate globalaren azpian dauden egitura arrazista eta kolonialak desegitea. Kate horiek nazioz haratago burutzen dira, eta eguneroko bizitza eusteko beharrezkotzat jotzen ditugu. Zaintzen errespontsabilitatea ipar globaleko emakume zurietatik, hegoaldeko emakume razializatu eta/edo migratuei pasatuz. Transferentzia horiek botere, genero, etnia, klase sozial eta jatorri geografikoaren ardatzek arautuz. Beraz beharrezkoak dira egitura hauek eraistea, emakume migratzaile eta/edo razializatuen esplotazioa iraunarazten duten botere- eta menderatze-harremanak txikituz.

SETEMen uste dugu beharrezkoa dela sistema birpentsatzea, zaintzak gizartearen erdigunean jarriz. Horretarako, ikuspegi feminista duen kontsumo kritiko arduratsua eta eraldatzailea, tresna boteretsua bihurtzen da zapalkuntzei aurre egiteko eta genero-berdintasuna sustatzeko. Ikuspegi horrek onartzen du kontsumo-erabakiek ondorio ekonomikoak baino gehiago dituztela, eta gure hautuek gure bizitzak urratzen dituzten botere-egiturak iraunarazi edo aurre egin diezaieketela.

Ikuspegi feminista barneratzeak, kontsumitzen ditugun edo kontsumitzen ez ditugun produktuen hornikuntza-kateak, lan-baldintzak eta ingurumen-eragina zalantzan jartzea da, indarrean dauden genero-estereotipoei aurre egitea eta bidezko ekoizpena eta merkataritza sustatzea. Kontsumo kritiko arduratsua eta eraldatzailea ikuspegi feministarekin lehenestean, zuzentasunetik eta justiziatik abiatuta gizartea aldatzen dugu, pertsonak eta gure ongizate kolektiboa erdigunean jarriz. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu zainketa-sistema publiko komunitario baten alde egitea eta zainketarako eskubide kolektiboa sustatzea.

Gaur ere aukera ona da zapalkuntza horiei aurre egiteko, genero-desberdintasuna iraunarazten duten sistemak kolokan jartzeko. Era honetan, gure eskubideetan atzera pausorik egin behar ez izateko, beharrezkotzat jotzen dugu mobilizazioa.

Genero-desberdintasuna iraunarazten duten zapalkuntza-sistemak eraisteko eta pertsona guztien etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko konpromisoa hartzea premiazkoa da. Bada garaia zaintza-sistemaren elkarrekiko mendekotasuna argitara ateratzea, zaintza erantzukizun partekatua eta balioetsia duen errealitate bat sortzeko.


Martxoaren 8a ez da ospakizun eguna; justizia sozialarekin dugun konpromiso feministari buruz hausnartzeko, aurrera pausuak emateko eta feminismoarekin dugun konpromisua berritzeko aukera da. Bai egun horretan, baita egunero, elkartasunean elkartu beharko giñake, guztien, generoa, etnia, gizarte-klasea, nortasun sexogenerikoa edozein direla, duintasuna eta errespetua bermatzen duen bizitzak eraikitzeko.

GORA BORROKA FEMINISTA!