Zure akzioak behar ditugu bankuei eskatzeko armetan inbertitzen jarraitu ez dezaten

17/Otsaila/2023 | Albisteak, Finantza etikoak

Mezu hau bereziki zuzentzen zaie akziodun kritikoei, Espainiako Estatuko finantza-erakunde handienetakoei: BBVA, Banco Santander, CaixaBank eta Banco Sabadell. Beste urte batez, Banka Armatua kanpainarekin bat egin dugun entitateok lau banku horietako batzar nagusietan parte hartuko dugu, armagintzako enpresetan egiten dituzten inbertsioen politikak salatzeko.

Horregatik, pertsona kritikoen laguntza behar dugu, entitate horietan akzioak dituztenena. Zehazki, beren botoa laga diezagutela behar dugu, akziodunen batzar nagusian zehar, hizketarako txandan hitz egin ahal izateko. Horrela, akziodunen sektore kritikoa, beren diruarekin gerraren negozioaz aberasten diren enpresak finantzatu nahi ez dituztenak, ordeztuko dugu.

Gainera, Mutua Madrileña entitatearen batzarrean parte hartu nahi dugu. Horretarako, mutualistak berak batzarrera bertaratu beharko dira ordezkari gisa eta kanpainaren laguntzarekin.

Zein da helburua?

Finantza-erakundeen administrazio-kontseiluaren, akziodunen eta komunikabideen aurrean azaltzea bankuen eta armagintzaren industriaren arteko harremanaren zenbait ondorio, eta gizarte osoa kontzientziatzen laguntzea ere bai.

Noiz?

BBVA: martxoak 17, ostirala
Banco Sabadell: martxoak 23, osteguna
Santander: martxoak 31, ostirala
CaixaBanak: martxoak 31, ostirala

Nola lagundu?

Entitate horietako baten akzioduna bazara eta armagintzaren industrian egiten dituzten inbertsioen politikak onartzen ez badituzu, zure akzioak laga diezazkiguzu zure izenean esku har dezagun batzarraren egunean.

Zure botoa lagatzeko, boto-ordezkaritza orijinala sinatuta bidali behar duzu zure bankuaren akziodunen batzarra egin baino 10 egun lehenago, gutxienez. Ordezkaritza bidali ahal duzu postaz, helbide honetara: SETEM Catalunya, Bisbe Laguarda, 4, 08001 Bartzelona.

Ordezkaritza telematikoa egin ahal duzu ere bai. Kasu horretan, idatzi helbide honetara eta informazioa emango dizugu: delegacio-vots@bancaarmada.org.