Energiaz betetako bertso-saioa Añorgan

26/Urtarrila/2023 | Albisteak, Indarkeria kontsumitzen dugu

Bertso-saio berezi bat eskainiko dizuegu Añorgan SETEM Hego Haizeak eta Saretuzek! Orain dela gutxi hasi den urtea gogor piztu dugu energiaz arituko den saio honetan, sei bertsolariren eskutik. Horregatik, datorren otsailak 3 ostirala, arratsaldeko 19:30etan Añorgako antzoki zaharrera joatera animatu nahi zaituztegu. Sarrera librea izango da tokia bete arte.

Gaur egungo krisi klimatiko eta sozialari aurre egiteko, ezinbestekoa da egungo sistema ekonomikoa sistema jasangarri eta bidezko batean bihurtzea. Aldaketa horren oinarrizko elementu bat trantsizio energetiko bidezkoa eta demokratikoa da. Izan ere, energia-ereduak gizarte ahalduntzea ahalbidetu behar du, eta ingurumenean ahalik eta kalte txikien eragin.

Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Artetxe, Unai Agirre, Eli Pagola eta Eñaut Martikorena bertsolariekin eta Saroi Jauregi gai jartzailearekin energiaren esparruan kontsumo konsziente, arduratsu eta eraldatzailea sustatzen saiatuko gara.

Azken urteetan transitzio energetiko bidezkoagorako aldaketaren aldeko ekimenak sustatzen ari gara eragile batzuekin batera Donostialdean, eta saio honekin prozesu horien edukiak aterako dira. Sarrera libreko ekitaldi honek Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketari eta Añargiren eta Añorgako Kultur Elkartearen kolaborazioari esker egingo da.