Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuan bildutako materialak eskuragarri daude

12/Otsaila/2021 | Albisteak

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas bigarren kongresuan bildutako material guztiak eskuragai daude! Sar zaitez kongresuaren webgunean, saio guztien laburpen-bideoak, kontakizunak, akta grafikoa, ilustrazioa eta bideo osoak kontsultatzeko.

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas Kongresuaren bigarren edizioa formatu birtualean egin zen. Hortaz, nahi genuenez aurrez aurre biltzeko aukera izan ez bagenuen ere, munduko toki ugarietako pertsonekin batzeko aukera eman zigun, eta beste era batera pertsona horiek ezingo lukete topaketaren parte izan.

Kongresuaz gain, esperientzien azoka sortu zen, espazio birtual ireki bat ekonomia sozialaren eta solidarioaren, kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailearen zein ekonomia feministaren ekimenak eta jardunbide egokiak ikusarazteko eta balioztatzeko. Espazio hori behin betiko irekita egongo da proposamen eta proiektu berritzaile berriak gehitzeko.

Partekatzeko zein elkarrekin pentsatzeko nahiak batu gintuen. Horrez gain, pandemiak biluztu duen krisi sozial, ekonomiko, sanitario eta politiko horri feminismoetatik nola aurre egin asmatu nahi genuen, gizabanakoen eta kolektiboaren eraginak zein egiturazko kontuak aztertuz.

Krisiaren aurreko alternatibak intersekzionalitatetik, covid, erakunde bizigarri eta bideragarriak, kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremana, sexu- eta genero-aniztasuna, arrazakeriaren aurkako eta dekolonialitatea… horiexek dira kongresuan jorratu ziren gai nagusiak. Eta elkarbanatutako guztia eskuragai dago. Animatu sartzera!

Informazio gehiago: