Bertoko basoaren landare jangarri eta osasungarriak Basaurin

30/Ekaina/2023 | Albisteak

Naturguneek aukera ematen dute hura osatzen duten espezieez gozatzeko, ingurunea ezagutzeko eta ingurunea osatzen dugula sentitzeko.

Udalerrietako hiri-inguruko eremuak egunero erabiltzen diren lekuak dira, baina ez ditugu inguruko landarak ezagutzen, gertukoak izan arren, ohikoa da ez ezagutzea.

Zein da gure udalerriko ladarerik ohikoena? Nola du izena Basozelai inguruko sasietan gehien dagoen zuhaixkak? Zer ezaugarri hedatu ditu florak klimara egokitzeko? Basauriko Iruaretxeta inguruan ibiltzean zer landare mota dauden, zer propietate dituzten eta nola erabili jakiteko, saio bat antolatu dugu. SETEM Hego Haizeak eta Sagarrak Ekologista Taldeak saio honekin dituzten helburua, pertsonak elkartzea ingurumen-boluntariotzan parte hartzeko, ingurune hurbila ezagutzeko eta zaintzeko dira.

Ingurumen-boluntariotzan parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik izena emateko, besterik ez da behar, gogoa izan eta denbora pixka bat eman bertako basoa sortzeko ezagutzak eskuratzeko. Saio hau 16 urtetik gorako pertsonei eta hiri-ingurunean edo hiri-inguruan baso autoktonoa diseinatzeko eta sortzeko interesa duten erakundeei zuzenduta dago.

Lau orduko saioa izango da, 10:00etatik 14:00etara, uztailaren 9an, igandea, eta Mentxu Amunategik (Bedaregilea) emango du, Iruaretxeta mintegian (Basauri). Ondo iruditzen zaizu? Ba ez pentsatu asko, plazak mugatuak dira eta!

Izen-emateak doakoak dira, hemen. Izena emateko azken eguna: uztailaren 8a baino lehen. Informazio gehiago: ekologia@sagarrak.org edo 613 163 167.

Zure zain gaude!