Arropa Garbia Kanpainaren crowdfunding-a

10/Maiatza/2019 | Albisteak

Arropa Garbia Kanpainan –SETEMek kanpainaren estatuko koordinatzaile diharduela– funtsak biltzeko crowdfunding bat jarri dugu abian; helburua da gure lanean jarraitu ahal izatea, ehungintzaren eta oinetakogintzaren industrian lan-baldintza duinak egotearen alde.

Laguntza oro da garrantzitsua, ekarpen ekonomikoa eginez zein kanpaina honi zabalkundea emanez; sare sozialetan, hain zuzen, #ArropaGarbiaBeharDut etiketarekin ari gara ezagutarazten. Helburua lortzen badugu, jantzigintza-industriako langileen borroka sostengatzen jarraitu ahalko dugu: ikerketak eginez, eskubideak urratzen dituzten enpresak agerian jartzeko; eskubide-urraketak egiten dituzten enpresak salatuz; eta enpresa eta gobernuei presioa eginez, kontsumitzaileak kontzientziatu eta mobilizatzearekin batera.

Ekintzaile aktiboa izan nahi baduzu ehungintzako langileen baldintzak hobetzeko borrokan, parte hartu https://goteo.cc/necesitoropalimpia crowdfundingean.

Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik!