Giza eskubideak eta ingurumenaren errespetua bermatzeko lege berri bat eskatzen diogu EBari

18/Urtarrila/2021 | Albisteak

Europako enpresa askok giza eskubideak eta lan-eskubideak urratzen dituzte sistematikoki, eta gehiegizko esplotazioa eragiten diote ingurumenari.

Europako Batzordeak kontsulta publiko bat egin die herritarrei, giza eskubideen eta ingurumenaren arloko behar bezalako ardurari buruzko lege berri bati buruz. EBeko enpresek ekoizten eta kontsumitzen ditugun produktuek eta zerbitzuek mundu osoko pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egitea ziurtatzeko lege bat.

Europa osoko 130 erakunderekin batera, nazioarteko Arropa Garbia Kanpainarekin bat egin dugu eta “Aldatu jokoaren arauak. Erantzukizuna exijitu enpresei” kanpaina sustatzen ari gara. Xedea: lege berria anbizio handikoa izatea, benetan pertsonak eta planeta modu eraginkorrean babesteko balio duela ziurtatzeko.

Kontsulta publikoa 2021eko otsailaren 8ra arte dago zabalik.

Hartu hitza Europar Batasunaren aurrean eta eska dezagun #ArauakEnpresentzat. SINATU HEMEN!