Agurainen, Araian eta Laguardian bidezko merkataritzako kafearen eguna ospatuko dugu sariarekin

03/Maiatza/2023 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Datorren ostegunean, maiatzak 11, Agurain, Araia eta Laguardiako tabernetan kafea eskatzeak sorpresa atsegina ekarriko du. Izan ere, Arabako herri horietako zortzi tabernak bat egingo dute Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunarekin, eta egun horretan Nikaraguako bidezko merkataritzako kooperatibetatik ekoiztutako kafea eskainiko dute.

Gizarte eta ingurumen-onurak ekartzeaz gain, kalitate oso oneko kafe bat probatzeko aukera emango diete egun horretan parte hartuko duten tabernek. Kafea eskatzen duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak, gainera, bidezko merkataritzako produktuen saski baten zozketan sartuko dira (kafea, txokolatea, galletak, infusioak…). Horretarako, kafea eskatu ondoren, inkesta bat bete beharko dute, tabernetan luzatuko dieten QR kode baten bidez.

Inkesta betetzeko epea maiatzaren 18ra artekoa izango da (18a barne), eta 19an SETEMetik suertatuko zaion pertsonarekin harremanetan jarriko gara. Ekimen hau SETEM Hego Haizeak eta Arabako Lautadako eta Arabako Errioxako merkataritza-bulego teknikoek antolatu dute, DELAren eta Lautada Bizirik ACICSAren laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin.

Taberna hauetan bidezko merkataritzako kafea eskatu ahal izango duzu, eta agian saria tokatuko zaizu! Anima zaitez!

Laguardia:
Bar Restaurante Biazteri
Degustación Arco-Iris
Hotel Castillo del Collado

Araia:
Bene Taberna
Araia Sagardotegia

Agurain:
Bar Mendibil
El Gordo
Cafetería Jai-Alai

Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna Agurainen, Araian eta Laguardian

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Jardunaldi hau Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna baino bi egun lehenago izango da. Aurten “On egiten dio mundu osoari” lelopean burutuko da. Oraingo honetan, kafea, kakaoa, azukrea, tea edo arropa bezalako eguneroko produktuen atzean ezkutatzen diren gehiegizko lan-baldintzak, haurren esplotazioa edo basoen suntsiketa azpimarratu nahi dugu. Eta, noski, gogorarazi nahi dugu Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza eskubideak bermatzen dituztela eta ingurumena errespetatzen dutela. Horregatik, jende guztiari on egin dio bidezko merkataritzak.