“Beti ordaindu izan ditut argiaren eta uraren faktura guztiak, baina dena aldatu zen langabezian geratu nintzenean”.
Hori da Mariaren eta beste hainbat emakumeren istorioa, egoera ahulean dauden familia askoren zutabe direnak. Hori deskubritzera animatzen zara? Xucrut Teatre antzeztuko duen El apagón antzezlanarekin ezagutuko dugu. Antzezlan honekin energiaren arloan noraino kontsumitzen dugun indarkeria hobeto ulertuko dugu.
12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta 40 minutu inguru irauten du ikuskizunak. Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi aretoan izango da, urtarrilaren 15ean, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, eta San Telmo Museoko webgunean izango dira eskuragai urtarrilaren 1etik aurrera. Antzezlana hasi baino 10 minutu lehenagora arte gordeko dira tokiak.
Emanaldia SETEM Hego Haizeak antolatuko du, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioarekin. Era berean, San Telmo Museoaren kolaborazioa izan dugu.
El apagón ikuspegi ekofeministatik aztertzen du biztanleen % 10ek pobrezia energetikoa pairatzen dutela, eta emakumeak direla kaltetuenak. Pobrezia energetikoak ondorio fisiko eta psikologikoak eragiten ditu pertsonengan. Beti bezala, Xucrut Teatrek ikuskizun dinamikoa eskainiko du, keinu handikoa, umorea eta komikotasuna lagun dituela.
Xucrut Teatre eta Enginyeria Sense Fronteres erakundeek elkarlanean sortu zuten antzezlana, Pobrezia energetikoaren aurkako Aliantzarekin elkarlanean, eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzako energia eta erauzketa taldearen “El precio de la abundancia, derechos humanos a oscuras” izeneko eremuaren barruan kokatzen da.
Zuen zain gaude!