Zer egingo dute alderdi politikoek elkartasunaren alde?

16/Maiatza/2019 | Albisteak

Udal- eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Patzuergo eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego Haizea, Bide Bidean, medicusmundi Araba, Salburu Kolore, Manos Unidas eta Serso) eta Zentzuz Kontsumituk eztabaida politikorako mahai bat antolatu dugu datorren maiatzaren 21ean, Gasteizen. Gaia solidaritatearekin lotutako politiken koherentzia izango da. Eta hauxe da xedea: alderdi politikoek foru-esparruan honako 3 gai zehatz hauei buruz zer proposamen dituzten jakitea:

    • Fiskalizazioa
    • Bidezko merkataritza
    • Elikagaien subiranotasuna

Eztabaida-mahaia Zabaltegi Floridan izango da, datorren maiatzaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean. Uste dugu eztabaida-mahaia ere aukera ona dela Arabako Foru Aldundian ordezkaritza duten alderdi politikoek gai horiei buruz zer ikuspuntu eta proposamen dituzten ezagutzera emateko. Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan.

Etorri Zabaltegira eta jakin ezazu zer egingo duen alderdi politiko bakoitzak gizarte solidarioago bat lortzeko.