Yayo Herrero: «Nola prestatu nahitaezko lurreratze bat Lurrean eta gorputzetan?»

02/Iraila/2024 | Albisteak, Factoría de Valores

Dagoeneko ikusgai dago otsailean Yayo Herrerok, Balio Faktoriaren Gorputzak, lurraldeak eta feminismoak: iluntasunetik utopiak eraiki programaren barruan, eskainitako hitzaldiaren bideo osoa.

Lurrari eta gorputzei gainetik eta kanpoan balego bezala begiratzen dien kultura eraiki dugu. Horren emaitza da antolaketa naturala eta soziala hondatzea. Nola presta dezakegu nahitaezko lurreratze bat? Topaketa honetan, kolektiboki murgildu gara galdera horretan, banandutakoa berriz konektatzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak partekatzeko gune bat sortuz.

Hizlaria: Yayo Herrero antropologoa, gizarte-hezitzailea eta nekazaritzako ingeniari teknikoa da; Trantsizioen Foroko bozeramailea; Garúa S. Coop. Mad enpresako bazkide-langilea; gizarte-ekologiarekin lotutako hogei liburu baino gehiagoren eta artikulu ugariren egilea; Hegoa argitaletxeko kontseilu editorialeko kidea. Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaile konfederala izan zen 2005 eta 2014 artean.

2024ko otsailaren 16an Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean eskainitako hitzaldia, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoria formakuntza eraldatzailerako programaren barruan.