Bilbok Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du irailaren 28an

19/Iraila/2023 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Bilbok bat egingo du Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin, eguraldia dela eta atzeratua izan zena. Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren Sareak (ADECO, KIDENDA, OXFAM-INTERMON, VICENTE FERRER FUNDAZIOA, PROCLADE YANAPAY eta SETEM) antolatu du, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Ospakizuna irailaren 28n izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Indautxu Plazan, eta antzerki-jarduerak, produktuen salmenta eta bestelako proposamen ludikoak izango ditugu.

  • 17:00-20:00 Bidezko merkataritzako produktuak saltzeko gunea eta erakundeei eta munduko jokoei buruzko informazioa.
  • 17:00, 18:00 eta 19:00 Haurrentzako ipuin-kontaketa.
  • 17:30, 18:30 eta 19:30 Esketx antzeztuak: Trokolo Teatroa.
  • 20:00 Manifestuaren irakurketa.
Adeco Elkarteak Bizkaiko Bidezko Merkataritzako Sarearekin egindako podcast

Jardunaldi hau “On egiten dio mundu osoari” lelopean burutuko da, Kafearen Nazioarteko Eguna heldu baino egun batzuk lehenago. Oraingo honetan, kafea, kakaoa, azukrea, tea edo arropa bezalako eguneroko produktuen atzean ezkutatzen diren gehiegizko lan-baldintzak, haurren esplotazioa edo basoen suntsiketa azpimarratu nahi dugu. Eta, noski, gogorarazi nahi dugu Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza eskubideak bermatzen dituztela eta ingurumena errespetatzen dutela. Horregatik, jende guztiari on egin dio bidezko merkataritzak.