bidezko merkataritzako txokolatea

Txokolatea online dastatzea bost zentzumenekin

08/Otsaila/2022 | Albisteak

Gozatu bidezko merkataritzako hiru txokolate mota dastatzeaz, bideokonferentziaz bideratua. Ekitaldia otsailaren 21eko, asteleheneko, 18:30ean izango da, Zoom plataformaren bidez. Bertan, erakunde ekoizle baten eskutik, pertsonak eta planeta errespetatzen dituen kalitatezko kakaoa prestatzeko sekretuak ezagutuko dituzu. Mintzaldiaren ostean, galdera-saio bat egingo da zure zalantzak argitzeko.

SETEM Hego Haizeak eta Alboanek antolatuko dute ekitaldi hori, Gasteizko Udalaren finantzaketarekin, bidezko merkataritzako hiru txokolatez goza dezazun: txokolate esneduneko tableta batez eta % 70 eta % 85 kakaoz osatutako beste biz.

Dastatze horretan Mila Domínguezek (Adeco) parte hartuko du, bost zentzuak erabiliz, ibilbide batez eramango gaituena. Lehenago, Alfredo Villavicencio (Maquita erakunde ekoizlekoa) Ekuadorretik konektatuko da, kakaoaren ezaugarriak eta eratze-prozesua azaltzeko.

Izena eman baino ez da behar, galdetegia betez. Izena emateko ez da ezer ordaindu behar, eta tabletak SETEMen Vitoria-Gasteizko egoitzan jasoko dira. Kalitatezko txokolatearen zaporeaz eta usainaz goza dezakezue jada.

Parte hartu nahi duzu? Idatzi formacion.euskadi@setem.org helbidera edo eman izena galdetegi hau betez.