2019ko bazkideen ohiko batzar nagusia

13/Ekaina/2019 | Albisteak

Datorren hilaren 17an gure Gasteizko egoitzan 2019ko Asanblada Orokorra burutuko dugu, arratsaldeko 18etan lehenengo deialdian eta 18:30etan bigarrenean. Zure parte-hartzea oso baliogarria da, erakundea eraikitzen dugun pertsona guztiok partaideak izan behar gara eta uste dugu zenbat eta jende kopuru zabalagoak erabakitzen dugun heinean, orduan eta erabaki hobeak eta gardenagoak aterako ditugula. 2018 urtean egindako bideari edo 2019ko egoerari begiratzea izango dira jorratuko ditugun gai batzuk.

ESTEKA HONETAN
duzu informazio guztia eta, etorri ezingo bazara, zure boza beste pertsonengan uzteko dokumentua ere.

– Batzarrerako deialdia eta boza lagatzeko dokumentazioa HEMEN