SETEM Hego Haizeak 2022ko Auditoria Sozialaren zigilua lortu du

07/Azaroa/2022 | Albisteak

SETEM Hego Haizeak auditoria sozialeko 75 adierazle baino gehiagoko ebaluazioa gainditu du eta Auditoria Sozialaren zigilua lortu duten 83 erakundetako bat bihurtu gara. Zigilu hori REAS Euskadik ematen du, adierazle guztiak ebaluatu eta sareko erakunde bakoitzaren datuak publiko egin ondoren, gardentasun-ariketa gisa.

Zigiluak gidatzen gaituen Ekonomia Solidarioaren Gutunaren sei printzipioak lortzeko bidean gaudela ziurtatzen du: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa, hain zuzen ere.

Orain datuak argitaratzeko unea heldu da, eta hemendik aurrera hausnartu eta ahal den neurrian aurrerapauso gehiago ematea tokatzen zaigu. Kontsultatu hemen gure auditoria soziala 2022.

On egin!