SETEMeko batzarrak zuzendaritza batzordea berritu eta kontuak onartu ditu

27/Ekaina/2023 | Albisteak

Joan den asteazkenean, ekainaren 21ean, SETEM Hego Haizeak urteko batzarra egin zuen Gasteizko Alde Zaharrean duen lokalean. Bertan, erakundeko bazkideak, langileak eta boluntarioak izan ziren, eta batzarrean landutako puntu guztiak onartu zituzten.

Aurreko batzarreko akta onartu ondoren, 2022. urtea gure erakundean nola igaro zen laburbildu zen. Alde batetik, kontu ekonomikoak ezagutu genituen, urtero bezala ikuskatuak izan zirenak. Bestalde, SETEMek diharduen esparruetan egiten ditugun jarduerak errepasatu genituen. Kontsultatu gure 2022ko jardueren txostena, ideia bat izateko. Jarraian, 2023an abian jarritako planak partekatu genituen, kudeaketa-planarekin.

Ezohiko puntu gisa, gure zuzendaritza-batzordea berritu genuen batzarrean. Nobedade bezala, Sandra Castillok bokal bezala eta Daniel Ladrerak diruzain bezala funtzio berriak hartu dituzte. Karmele Bretonek eta Xabier Gonzalezek amaitu zuten beren aldia gure batzordean, eta SETEMek izugarri eskertzen die urte hauetan egindako lana.