Ekintza eguna: Amazon, ordaindu zure langileei

26/Maiatza/2021 | Albisteak

Amazon munduko korporaziorik boteretsuena da, eta bere CEO Jeff Bezos munduko pertsonarik aberatsena da. Botere eta aberastasun hori mundu osoko ehunka mila langileren lanaren mende dago erabat. Langileek erosten duzun produktua fabrikatu, paketatu eta zure etxeko atean entregatzen dute. Langileek, eta ez Bezosek, Amazonen mundua funtzionarazten dute.

Trukean, mundu osoko Amazoneko langileek gehiegikeriak eta esplotazioa jasaten dituzte. Bezosek beren pribatutasuna eta duintasuna urratzen ditu, eta lantoki arriskutsuetan lanaldi luzetan lan eginarazten die lau xox ziztrinen truke. Hau amaitu egin behar da. Mundu osoan, Amazonen onurak ekoizten dituzten langileak altxatzen ari dira euren eskubideak aldarrikatzeko.

Arropa fabriketako langileek, Bangladeshetik Kanbodiara, antolatzeko duten eskubidea errespetatzea eta zor dizkien kalte-ordainak ordaintzea eskatzen diote Amazoni.

Biltegietako langileek, Alabamatik Australiaraino, enpresak sindikalisten aurka jokatzeari eta robotak bezala tratatzeari uztea eskatzen diote.

Banatzaileek, Indiatik Italiara, Amazonek txanda erregularrak eta soldata duina ematea eskatzen dute.

Bere hornikuntza-kate osoan langileek merezi duten errespetua eta soldata emateari uko egiten dio Amazonek. Argi eta garbi, Amazoneko ekoizleak, biltegietako langileak eta banatzaileak esaten ari zaizkio Jede Bezosi: #PayYourWorkers (Ordaindu zure langileei)

Sartu act.makeamazonpay.com/allworkers webgunean, sinatu gure eskaera eta egin bat mugimendu honekin #MakeAmazonPay Amazonek ordain diezaiela bere langile guztiei!