SETEM Hego Haizearen Barne Talde Feminista (BTF) izango da SETEM Hego Haizearen genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketarako prozesuaren izena eta aurpegia. Haren bitartez, aldaketa-prozesu hori sustatuko da erakundearen langile teknikoen eta boluntarioen artean, bereganatu dezaten.
GIFean ikusten dugun irudian, hamar zutabek eusten diote suari eta «Sugara» izena agertzen da ere bai. Hala, GIFak nortasun propioa eman nahi dio SETEM Hego Haizearen erakunde-aldaketarako prozesuari. Prozesu horren bidez, hain zuzen ere, erakunde feminista bihurtu nahi da SETEM.
GIFean azaltzen dutenez, Sugara hitzak suaren garra irudikatzen du «Horrelakoa da gure erakunde-kultura aldatzeko prozesua, erakunde feministaren, SETEM Feministaren, aldeko sua piztuko duen Sugara».
Adierazi dutenez, ulertu beharra dago SETEMek egingo duen prozesu bat dela Sugara: «Erakunde feminista izatea ez da berez helburua; aitzitik, erakunde gisa hartu dugun norabidea da, eta norabide horretan gaude prozesu etengabe baten bidez, non geure burua zalantzan jarri, haren dekonstrukzioa egin eta berriz sortzen dugun aldi oro».
Gaur egun, abian da Genero Berdintasunaren aldeko II. Ekintza Plana (II. GBEP), 2019ko abendutik 2022ko abendura bitarteko aldia barne hartu (guztira, 36 hilabete) eta gure eraldaketa aurrera eramateko proposatu ditugun prozesuak bideratzen dituzten hamar bide ezartzen dituena.
Bide horien laburpena jaso da II. GBEP-aren laburpenean.