Kale ekintza Getxoko portuan gastu militarren igoera salatzeko eta eta Eragozpen Fiskalaren kanpaina aurkezteko

04/Apirila/2019 | Albisteak

Gerra eta militarismoan xahutzen den diru publikoa salatu zuten martxoaren 23an Getxoko portuan kale ekintza baten bidez, itsas armada espainiarraren Juan Carlos I (L-61) hegazkin-ontzia porturatzen ari zen egun berean.

Ekintza ikusgarri hori Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia eta eragozpen fiskalaren plataformak gauzatu zuten. Hori izan zen gastu militarraren aurrean eragozpen fiskala sustatzeko kanpainaren hasiera eta, bide batez, gerra eta militarismoaren ondorioak ikusarazi nahi izan zituzten ere. Aurten ere, SETEMen kanpaina horri bultzada ematen jarraituko dugu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan.

Kanpaina hori zabaltzeko ekitaldi gehiago izango dira. Hurbil dago apirilaren 4an Bilboko Hika Ateneoan izango den hitzaldia. Bertan, Dominique Saillard eta Juan Hernández Zubizarreta aktibistek neofaxismoa, migrazioak eta alternatiben inguruan jardungo dute.

Ez ordaindu gerrarik, egizu eragozpen fiskala errenta aitorpenean! Begiratu HEMEN nola egin dezakezun.

– Sartu HEMEN eragozpen fiskala egitean interesaturik bazaude.