Bidezko Merkataritzak #MunduOsoariOnEgitenDio ospatuko du

10/Maiatza/2023 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

“On egiten dio mundu osoari” lelopean SETEMek Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin bat egingo du Euskadiko hainbat tokitan. Jardunaldi honekin, arreta erakarri nahi dugu kafea, kakaoa, azukrea, tea edo arropa bezalako ohiko produktuen ekoizpenak ezkutatzen dituen gehiegizko lan-baldintzak, haurren esplotazioa edo basoen suntsipena. Era berean, gogorarazi dugu Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza eskubideak bermatzen dituztela eta ingurumena errespetatzen dutela.

Maiatzaren 11n eta 13an abiatuko diren ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu:

  • Maiatzak 11: Bilbok azoka eta beste ekintzak hartuko ditu Casilda Iturrizar parkean. EURIA DELA ETA, AURRERAGO EGINGO DA
  • Maiatzak 11: Gasteizek bere lehenengo Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna ospatuko du. Araiak, Agurainek eta Laguardiak ere egingo dute.
  • Maiatzak 13: Donostian azoka eta ondo pasatzeko jarduerak. EURIA DELA ETA, AURRERAGO EGINGO DA.

Zer baldintzatan ekoizten dira kafea, tea, azukrea, kakaoa edota arropa?

Pobrezia, gehiegizko lan-baldintzak, kostuen oso azpitik dauden prezioak, legezko gutxienekotik urrun dauden soldatak, haurren lan-esplotazioa edo ingurumenaren degradazioa dira kafe, te, azukre, txokolate edo arroparen atzean ezkutatzen diren arazoetako batzuk. Produktu horiek milioi askoko diru-sarrerak sortzen dituzte enpresa gutxi batzuentzat, eta, oro har, Latinoamerikako, Asiako edo Afrikako herrialdeetan ekoizten dira nagusiki. Produkzio-kate osoan zehar mozkinen banaketan dagoen desberdintasuna da partekatzen duten beste ezaugarrietako bat.

Gehiago jakiteko eta alternatibak ezagutzeko, www.lesientabienatodoelmundo.org webgune interaktiboan sartu animatu nahi zaituztegu, eta Bidezko Merkataritzako erakundeek #LeSientaBienATodoElMundo sare sozialen kanpainan parte hartzera eta kanpaina hori zabaltzera animatzen dugu.

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundeak (CECJ) sustatzen du, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren finantzaketa du. Ekitaldien agenda osoa hemen kontsulta daiteke: www.comerciojusto.org