SETEMek bere 2022-23 ikasturteko prestakuntza eskaintza inauguratuko du Gasteizen

06/Urria/2022 | Albisteak

Datorren urriaren 6an SETEMek bere prestakuntza-eskaintzaren edizio berri bat jarriko du abian Gasteizen, bere Balio Faktoria. Horretarako “Jasangarritasuna, kontu hutsa? Larrialdi klimatikoa geldiaraziko duen kontsumo baterako gakoak” izeneko jardunaldia antolatu du, 18:30ean hasiko dena Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Ekitaldi honetan, bi aditu arituko dira kontsumo eraldatzailea erraztu dezaketen zenbait neurriri buruz solasean eta, batez ere, “berdea” eta “jasangarria” den propagandaren aurrean argi egingo digute, mito batzuk apurtuz eta ekintzara jotzeko gakoak eskainiz. Zehazki, Javier Barrios, Sinplástico proiektuaren sortzaileetako bat, eta Charo Morán, Ecologistas en Acción erakundean kontsumoan espezializatutako ekintzailea izango dira bertan.

Horrela, SETEMek ikasturte berri bati hasiera emango dio, ingurumena gehiago errespetatzen duen eta gizarte-inpaktu positiboak dituen kontsumo kritikoa egin nahi duten pertsona guztiei zuzenduta. Horretarako, datorren urteko ekainera arte luzatuko den jarduera-programa bat aurkeztuko du, non hilabete bakoitzean gai bat jorratu eta alternatibak aztertuko diren. Besteak beste, energiaren kontsumoa, moda, elikadura, finantzak edota indarkeria matxistak kontsumoan.

Prestakuntza eskaintza eta elkartasun auzolandegiak Latinoamerikan

GGKEak Balio Faktoria, bere prestakuntza-programa, abian jarriko du seigarren ikasturtez. Programa honek, gainera, Elkartasun Auzolandegietan parte hartzeko aukera eskainiko du. Udan Latinoamerikako garapen proiektuak ezagutzera bidaiatzeko aukera ematen du esperientzia horrek, SETEMek nazioarteko lankidetzan jarduten duen erakundeen eskutik.

Ekimen hau 1992. urteaz geroztik egiten da eta, osasun egoeragatik bi urteko geldialdiaren ondoren, uda honetan Guatemalan eta El Salvadorren abiatu da berriro. Jarduera guztiei buruzko informazioa eta horien izena ematea www.factoriadevalores.eus webgunean dago eskuragarri.