SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak maiatzaren 4ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Garapenerako Lankidetza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.
Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.
Nazioarteko Lankidetza-teknikaria gure Gasteizko egoitzarako
Baldintzak
KONTRATAZIO-ALDIA
Berehala batzeko. Behin betiko kontratua (6 hilabeteko proban).
LANALDIA
Lanaldi osoa. (35 ordu)
SOLDATA
1805.44 € gordin / hil (14 ordainsari urtean)
Eskakizunak
-Unibertsitateko diplomatura edo gradua.
-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa.
-Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria. -Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala.
-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa egoitzan eta beste urtebetekoa lankidetza-boluntario gisa, zehazki, zeregin hauetan: nazioarteko lankidetza-proiektuak identifikatzea, eratzea, jarraitzea eta ebaluatzea.
-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen.
-Marko logikoaren ikuspegia menderatzea.
-Ofimatika.
BALIOZTATUKO DIRA
-Euskara (ahozko eta idatzizko maila altuak)
-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan.
-SETEMen printzipioak eta jarduketa-ildoak ezagutzea.
-Ofimatika Linux ingurunean.
-Autonomia eta ekimena.
-Talde-lanerako gaitasuna.
-SETEM Hego Haizearen printzipio estrategikoekin bat egitea.
-Jardun indibiduala SETEM Hego Haizearen eta bere atalen artean adostutako printzipioekin eta estrategiekin bateratzeko gaitasuna.
Eginkizunak
-Herrialdeetako toki-erakundeekin batera, SETEMek erantzukizun-eremu geografikoetan laguntzen dituen proiektuen koordinazioaz arduratzea.
-Proiektuak eratzeko prozesuak koordinatzea eta diru-laguntza publikoetarako deialdietan proiektuak aurkeztea.
-Proiektuen jarraipen- eta ebaluazio-ekintzetan parte hartzea.
-Toki-erakundeekin batera, proiektuak aldatzen dituzten egoerak aztertzea. Behar bada, aldaketa handiko eskabideak egitea.
-Toki-elkarteei laguntzea toki-erakundeekin harremanak sendotzen, proiektuak babes handiagoa jaso dezan. SETEMen ordezkaria izatea egokitzen zaizkizun erakundearteko bileretan eta espazioetan.
-Toki-erakundeekin batera, eragile eta agente berriak antzematea, proiektuetan murgildu ahal direnak.
-SETEM Hego Haizearen arlo ezberdinekin batera lan egitea, proiektuak erakundearen gainerako estrategiekin bat egiten duela bermatzeko.
Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora, maiatzaren 4ra arte (egun hori barne): direccion.euskadi@setem.org.