muro y pintada

Zaintzak aldarrikatzea: aliantza feminista eta antikapitalistaren gakoetako bat

28/Uztaila/2020 | Albisteak

Osasun-krisi honek agerian utzi du ā€“lehen baino gehiago oraindikā€“ oso ahulak garela gizarte gisa, gure bizia prekarioa dela eta darabilgun sistema, Ā«jasangarria ez ezik, oso ahula dela, minutu batez ere ezin baita etenĀ», Agenda feminista eta antikapitalismoa: gure estrategiak eratzen izeneko ikastaroan Amaia P. Orozcok gogorarazi zuenez. Ikastaroa SETEM Hego Haizean boluntarioentzat nahiz talde teknikoarentzat eman zen.

SETEM HH-ren lana agenda feministarekin bateratzeko aukera dakarte zenbait ideia nagusik, eta horien artean nabarmentzekoa da bizitza kolektiboa zaintzeari lehentasuna ematen dion sistemaren aldeko apustua. Zaintzak berriz balioztatzearekin eta ikusaraztearekin lotutako aldarrikapenek borroka historiko feminista osatu dute sistema patriarkalak iraunarazten duten desberdintasunen aurka, eta, aldi berean, gure sistema mugiarazten duen merkatu kapitalistaren logika leheneratzeko beharra eskatzen duten aldarrikapen antikapitalisten parte dira.

Borroka horretan bat egin eta hura aurrera eramateko, zaintzak nola ulertzen ditugun adostu behar da. Gutxieneko gauzen akordioa da; zaintzek bizitza mantentzeko behar den guztia ordezkatzen dutela esan dezakegu: Amaia P. Orozcok zehazten duenez, Ā«pertsonen ongizate fisikoaren eta mentalaren berreraikuntza-prozesua dira, prozesu amaitu gabea betiĀ». Definizio horren abiapuntua ideia hau da: bata bestearen nahiz naturaren beharra duten izakiak gara, eta, hortaz, bizia iraunarazteko modu bakarra da batera jardutea. Azken hilabeteetan argi eta garbi ikusi ahal izan dugu: Ā«mundua gelditzen saiatu garenean ezin izan ditugu zaintzak etenĀ».

Gaur egun, zaintzak ikusezinak eta gutxietsiak izan ez ezik, lanaren antolamendua lanak modu desberdinean hartzean oinarritzen da, modu sistemikoan eta naturalizatuan. Sistemaren Ā«atzeko aurpegiaĀ» izendatzen dira zaintzak: bizia mantentzen duten lanak izan eta izaki produktiboak ā€“lan egiteko prest daudenakā€“ bihurtzeko aukera ematen badigute ere, sistemak ez die lehentasunik ematen ā€“aitzitik, baldintza prekarioak dituzteā€“. Esan dezakegunez, zaintza-lanek ā€“funtsezkoak baina ezkutukoakā€“ irtenbidea aurkitzen diete bizitzari, etengabe erasotzen dituen sistema baten markoan.

Hala ere, lanaldiari buruzko inkestek agerian uzten dute sistema mantentzeko ahaleginaren baitan lan ordaindu bezain lan ordaindu gabe beste edo gehiago dagoela. Oro har, estatistikek adierazten dutenez, emakumeek denbora gehiago darabilte lan ordaindu gabeetan, hortaz, emakumeen lanaldien ordainsariak gizonenak baino txikiagoak dira ā€“gizonek denbora gehiago darabilte lan ordainduetan ordaindu gabeetan bainoā€“.

Ez da kasualitatea zaintza-lanak ā€“gutxietsiak eta ikusezinakā€“ modu desberdin eta bidegabean banatuta egotea gizonen eta emakumeen artean zein emakumeen artean ere bai. Ā«Lotura zitala dago bizitza iraunarazteko beharrezkoak diren lanen artean: lanen balio soziala gero eta handiagoa bada, orduan eta txikiagoa da beren balioa merkatuan, handiagoa da beren feminizazioa eta pertsona arrazakotuek presentzia handiagoa duteĀ», adierazi zuen Amaia P. Orozcok.

Mugimendu feministak eta antikapitalistak bat egiten dute aurrera egiteko beharrean, bizitza kolektiboa zaintzea lehentasunezkoa den sistema batera iristeko. Nolanahi ere, mugimendu biak ez dira beti ados egon horri dagokionez. Zaintzarekin lotutako aldarrikapenak borroka feministaren barnekoak izan dira historikoki. Gainera, sekzioarteko ikuspegitik aztertu beharra dago, sistema kapitalistaren, kolonialaren, heteropatriarkalaren eta ekologia suntsitzen duenaren desberdintasunak bukarazi ahal izateko, sistema horretan bizitza denek ez baitute balio berdina, bizitza denek ez dute tokirik.

Horregatik guztiagatik, zaintzak berriz antolatzeaz gain, eraldaketa politiko, ekonomiko eta sozial osoa egin behar da, sistema bizitza kolektiboaren zerbitzura jartzeko.

Xede utopiko horretan, ekonomia osotasuntzat jo behar da, bizia mantentzeko aukera dakarten behar multzo baten gisa*, izartxo eta guzti, alegia, ekonomia planeta osoaren orekak osatutako Ā«osotasunĀ» gisa ulertuta, non pertsonak bata bestearen ondoan bizi diren sistema ekomendeko batean.

Gure Sugara planaren testuinguruan, gure gaitasunak hobetu nahi ditugu kontsumo kritikoa, arduratsua, eraldatzailea eta feminista bultzatzeko ekintzak mugimendu feminista ezberdinek betetzen dituzten lanekin lotzeko. Horretarako, geure burua feminismo ezberdinekin elikatzearen eta horretan prestatzearen nahiz beren ekarpenak guk babesten eta egiten dugunarekin batzearen alde jotzen dugu.