Black Friday honetan, batu zaitez modako baldintzak salatzeko

06/Urria/2023 | Albisteak

SETEM Hego Haizeak dei egiten die Black Friday-n gauzatuko dugun ekintzarekin bat egin nahi duten pertsonei eta erakundeei. Modaren industriako esplotazio-baldintzak salatuko ditugu. Lineako prestakuntza baten bidez, ekintza bat diseinatuko dugu elkarrekin, toki ezberdinetan erabil daitekeena.

ARTivista izeneko lineako sormen-laborategi horretan, sormenezko ekintza kolektibo deigarri bat diseinatuko dugu, kontsumismo irrazionalaren inpaktuak ikusarazteko eta salatzeko. Elkarte ugarik egingo dugu ekintza hori kalean. Azaroaren 24an izango da, Black Friday ospatzen den egunean. Haren kontrakoa egingo dugu: «erosketarik gabeko eguna».

Laborategian diseinatutako ekintza horren muntaia sinplea izango da. Irudi poetikoetan oinarrituko da, eta mezu argia izango du, herritarrak bultzatuko dituena, oro har, kontsumo arduratsua egitera, eta, zehazki, ehunen kontsumo arduratsua.

Bazatoz? Parte hartzeko, izena eman behar da galdetegi honetan, urriaren 17ra arte.

Laborategia lineako bi saioz osatuko da, eta Zoom plataformaren bidez egingo dira (posta elektronikoz bidaliko dugu esteka). Urriaren 24an eta 26an izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, ekintza artibistak sortzeko, egiteko, ebaluatzeko, sistematizatzeko eta zabaltzeko. Talde eragileak sortuko dira herri bakoitzerako.

Aurrerantzean, herri bakoitzeko talde eragileek saioren bat gehiago egin ahalko dute kaleko ekintza bakoitza prestatzeko. Prestatzeko, La Hoja Blanca ekimenaren laguntza izango dugu. Horrela definitzen du bere burua: «erabat biguna eta intimoki politikoa; teatroa, terapia eta artibismoa batzen dituena kontzientzia, aldaketa pertsonala eta soziala eragiteko ikuspegi orokorretik».

Animatu!