Aurreko apirilaren 1ean 2023ko eragozpen fiskalaren kanpaina indarrean jarri zuten. Goiz horretan, gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpainaren aurkezpena dela eta, 8 aktibista Bilboko Juan de Garayko kuartel militarreko hormak igotzen saiatu ziren, letra handi samarrak finkatzeko. Letra horietan gastu militarren kontrako mezua irakur zitekeen, baina poliziak ekintza galarazi egin du. 2023rako, Estatuaren gastu militarra 48.800 milioi eurotik gorakoa izango dela kalkulatzen da; kopuru hori BPGren % 4ra hurbiltzen da eta 1.051€-ko gastua da pertsona bakoitzeko.
Ekintzan zehar, aktibistak Juan de Garayko kuartel militarraren harresietara igo eta «GASTU MILITARRIK EZ» irakur zitezkeen panelak jartzen saiatu dira. Ekintza honekin, eragozpen fiskalaren kanpainarekin bat egiteko gonbita egin dute. Eragozpen fiskala gerren finantzaketan estatua ekonomikoki laguntzeari uko egitea da. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, diru kopuru hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.
2022an, eragozpen fiskalak sendotzen jarraitu zuen Euskadin; izan ere, ia 200 pertsonak planto egin zuten armaden finantzaketaren aurrean, eta erabaki zuten beren zergen zati bat gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan egiten duten proiektuetara bideratzea: ekimen ekologistak, giza eskubideen aldeko proeiktuak edo komunikabideak izan ziren zergen helburu alternatiboetako batzuk.
Beste urte batez, Eragozpen Fiskalerako bulegoak irekiko dituzte Bilbon eta Gasteizen maiatzetik aurrera. Donostiaren kasuan apirilaren 26tik aurrera. Bertan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, PFEZ errenta aitorpeneko prestatzaileak egongo dira, beren zergekin militarismoa finantzatzen laguntzeari uko egiten dioten pertsona guztiei Eragozpen Fiskala aplikatuz Errenta Aitorpena egiteko laguntza emateko.
Informazio guztia helbide honetan aurkituko duzu: www.eragozpenfiskala.org.
Argitan, Armiarma, AZET Etxebizitza Sindikatua, BATU Elkarlaguntza Sarea, CNT Bilbao, Ekologistak Martxan, Elkarlaguntza Sarea Galdakao, ESK, Finantzaz Haratago, Irola Irratia, ISF Euskadi, Kakitzat, KEM-MOC, Lumaltik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos, Zehar-Errefuxiatuekin
Eragozpen Fiskalaren kanpainaren sustatzaileak