Hurrengo larunbatean, maiatzak 11, badugu urtebetetze bat: BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDU EGUNA BILBON duela 15 urte.
Ospakizun handia egin nahi dugu, Dock-en behar bezalako festa eginez: antzerki-monologoak, pintxoak, fotomatoia eta sorpresa-mordoa.
Bidezko merkataritzakoak erosten dituzu? Bidezko merkataritzako jardueretan parte hartzen duzu? …Zatoz, ba, ospatzera!!
Baduzu bidezko merkataritzaren berririk? Gehiago jakin nahiko zenuke? …Etorri festara eta ezagut ezazu!!
#soycomerciojustoytu
#bidezkomerkataritzanaizetazu
Bat egin mundu bidezkoago baten aldeko mugimenduarekin.
Badakizu, maiatzaren 11n, larunbata, hitzordu bat daukazu:
Dock (Uribitarte pasealekua 6, 48001 Bilbo – Mondragon Unibertsitatea-LEINNen erakina)
19:00etan.
Emanaldiak: Trokolo teatro eta Puro Luego
Cateringa: bidezko merkataritzakoa eta tokiko nekazaritzakoa
Sarrera libre eta doakoa, bete arte.
Antolatzaileok: Kidenda, Oxfam Intermon, SETEM, Vicente Ferrer fundazioa eta Adsis-Equimercado.
