cartel documental saberes

Mexikoko emakume indigenen Jakintzak dokuforumean K’inal Antsetik gure elkarte-kidearen bisitan

01/Uztaila/2022 | Albisteak, Nazioarteko Lankidetza

Uztailaren 6an, asteazkena, Gasteizko gure egoitzara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. Marla Gutierrez K’inal Antsetik gure elkarte-kideko partaideak egingo digun bisita aprobetxatuz, Txiapas, Guerrero eta Oaxaka estatuetako emakumeen errealitatera hurbiltzeko topaketa egingo dugu.

Bi urte baino gehiago igaro dira SETEMek nazioarteko lankidetza egiten duen Latinoamerikako erakundeen bisitarik izan gabe, eta uztailaren 6an berriro izango dugu aukera, 18:30etik aurrera.

Topaketa honetan, gure K’inal Antsetik-ek sortu berri duen Saberes dokumentala proiektatuko dugu. Emakume indigenek jatorrizko herrietako lurrari eta lurraldeei buruz duten ikuspegi holistikoa biltzen duen lana da, emakumeen testigantzen bidez bilduta. Hau da 45 minutuko dokumentalaren sinopsia:

Denbora pasa ahala, emakume indigenen ohiturak, erritualak eta jakintzak indarra galdu eta eraldatu egiten dira, eta belaunaldi berrien heltzearekin ahanzturan geratzen dira. Emakume indartsu eta jakintsuek beren bizitza-kontakizunak eta antzinako jakintza zer modutan berreskuratzen dituzten kontatzen dute. Baita ere lurra eta lurraldea nola zaintzen dituzten, nola aplikatzen dituzten erritual horiek eta nola babesten duten elkar ulertze hori Txiapas, Guerrero eta Oaxaka estatuetan.

Ondoren, dokumentalaz eta K’inal Antsetik erakundearen lanaz hitz egiteko aukera izango dugu. SETEMen erakunde aliatu hau 1991n sortu zenetik lanean ari da Txiapaseko Estatuko kooperatibekin, kolektiboekin eta emakume indigenen taldeekin. Gaur egun, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker, “Mujeres Lideres Construyendo en Comunidad: Autonomia, Eskubideak, Sustagarritasuna, Aliantzak eta Lurraldea” proiektua garatzen ari gara, eta proiektu horren esparruan sortu da Saberes dokumentala.

Gasteizko Alde Zaharrean izango gara zure zain!