Black Friday egunean, SETEM Gasteizko erdigunera atera da kontsumismo irrazionalaren egunean ikusten ez den errealitatea salatzeko eta erakusteko. Horrela, kontsumitzaileak irudikatzen dituzten pertsonaien bitartez “gure kontsumoak uzten duen arrastoa” ikusaraztera atera gara. Horretarako, pertsona batzuk kontsumitzaile gisa atera dira, eta daramatzaten arropa marken erosketa-poltsetatik utzitako arrastoa ateratzen da: zaborra, bilgarriak, mezuak, etabarrak. Azken desfile batean, pertsona bakoitza arrastoa lotzen zaion arropa-jantzitik askatu da, albo batera pilatuta uzteko.
Horrela, SETEMek gure kontsumoaren gizarte- eta ingurumen-inpaktuei buruzko arreta piztu du, eta, aldi berean, erosketa kritikoak egitera animatu ditugu herritarrak, Black Fridayko tranpetan erori gabe. Izan ere, duela gutxi Arropa Garbia Kanpainak aditzera eman duenez, modaren industriak krisi klimatikoa elikatzen du, bai bere produkzioan, bai aireko garraioaren bidez.
Donostiako tokiko merkataritza
Bi egun lehenago Donostiako kaleetan ere izan ginen Saretuz sareko lagunekin, denda txikien hiletan hain zuzen ere. Udalak merkataritza gune handi bat eraikitzea erabaki du San Bartolomeko mendi hegaletan. Horrek heriotza suposatuko du eta hori dela eta hiriko denda txikiaren, bizikidetzaren, tokiko ekonomiaren eta ingurugiroaren hiletara joan ginen.