fabricandomujeres.org: parte hartu kontsumoko indarkeria matxistak salatzen eta hautabideak proposatzen!

23/Azaroa/2020 | Albisteak

SETEM Hego Haizean dihardugunok, kontsumo kapitalistako indarkeria matxistei aurre egitearen eta indarkeriarik gabeko kontsumoko hautabideak eraikitzearen alde agertzen gara.

Azken urteotan indarkeria matxisten gainean kontsumoaren sei esparru desberdinetan ikertu dugu: estetika, elikadura eta etxea, mugikortasuna, fikziozko telesailak, mugikorren erabilera eta energiaren kontsumoa. Ikerketaren emaitzak modu bizkor, sortzaile eta argian aurkezten saiatu gara, eta Fabricando Mujeres dokumentala kaleratu dugu (hemen dago ikusgai). Maite, dokumentalaren protagonista, zure zain dago, nola fabrikatzen gaituzten azaltzeko: #NosFabrican.

Halaber, SETEMekook kanpaina bat sortu dugu emakume idealaren prototipoak salatzeko eta Emakumeen fabrika izena eman diogu hari. Adibideen katalogo handia eduki nahi dugu. Horregatik, minutu bat eskatzen dizugu, adibideren bat bila dezazun eta #Nosfabrican hashtagarekin tuitea dezazun. Zinematik, komunikabideetatik edo publizitatetik josten gaituzten eta kontsumoarekin loturiko adibide guzti horiek bilduko ditugu erreklamazioen arloan.

Eta kanpaina biribiltzeko, hautabideen tailer bat ere sortu dugu, Maiteren tailerra. Eskatzen dizugu, emakume idealaren prototipoa ezabatzeko bideoak, artikuluak edo beste material batzuk ezagutzen badituzu, zure estekak Alternatiben Laborategira gehi ditzazula, guztion artean zabal ditzagun. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu Maiteren tailerra.