Banka Armatua Kanpainak finantza-erakunde nagusien inbertsioak salatuko ditu berriro

03/Otsaila/2021 | Albisteak

Eta horretarako, estatu espainiarreko banku handien –BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Sabadell eta Bankia- praktikekin kritiko diren akziodunen babesa behar dugu.

SETEM Federazioak, Banka Armatua Kanpainako kide gisa, beste urtebetez parte hartuko du bost erakunde horietako akziodunen batzar nagusietan, armagintzan egiten dituzten inbertsio politikak salatzeko. Horretarako, banku horien akzioak dituzten baina beren jardunbideekin kritikoak diren pertsonek beren bozak utz diezazkiguten behar dugu, haien izenean hitz egin ahal izateko eta bankuek gerraren negozioarekin duten harremana azalerazteko.

Horrez gain, aseguru-etxe handietako batean, Mutua Madrileñan, lehen aldiz parte hartzen lortu nahi dugu.

Akziodunen batzarrak martxoan eta maiatzean izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen edo idatzi zuzenean helbide honetara: delegacio-vots@bancaarmada.org.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zabaltzeagatik!

#BankaArmatuariEZ

#NOBancaArmada