Mugikorra sukalderaino sartzen denean

14/Abendua/2020 | Albisteak

Maitek dioenez, Emakumeen Fabrikarekin eta haren erroekin amaitu beharra dago. Gure bizitzetan sartzeko gai dira gu konturatu gabe. Egunero erabiltzen ditugun baliabideen bidez egiten duten… Adibidez, mugikorren erabilerarekin gertatzen denez. Inoiz pentsatu al duzu? Mugikorra sukalderaino sartzen denean, indarkeria matxista batzuk sartzen dira ere bai…

Fabrikak, fabrikatzen gaituenak (#NosFabrican) eta emakume berdin, otzan eta mendekoak nahi dituenak, saltzeko eta erakartzeko nahiak direla medio, mugikorrak erabiltzea inklusiboa dela sinestarazten digu; beharrezkoa dela, estatus handiagoa eman eta bizitza errazten digula esaten digu. Baina, galdetu al diozu zeure buruari mugikorretik komunikatzea saltzen digutena bezain irisgarria ote den? Mugikor bat eskuan izanik jaio ez zirenak pixka bat atzeratuta geratzen dira batzuetan… Gainera, mugikorrik edo smartphone-ik ez edukitzea erabakitzen dutenek beren burua prestatzen dute kritikak jasotzeko.

Gailu horien erabileraren bidez behar berriak eragin dituzte… Beti egon behar gara erabilgarri, eta, gainera, berehala erantzun behar dugu! Eta ez soilik esparru pertsonalean; izan ere, laneko mezu elektronikoak bat-batean agertzen dira eta bilerak eta beste hainbat gauza egin behar ditugula gogorarazten digute… Ez al duzue itzaltzeko gogorik batzuetan?

Mugikorra erabiltzea kaltegarria da indarkeria matxistei dagokienez. Hemen ikus ditzakezu Fabricando Mujeres 2.0 dokumentaletik jasotako datuak:

  • Emakumeen % 16,1ek sentitzen dute sarritan ezin dutela genero-desberdintasunari buruz hitz egin sare sozialetan edo WhatsAppeko taldeetan irainik jaso gabe.
  • Bikotekidea kontrolatzea eta ziberjazarpena. Hamar emakumetik batek dio kontrolatuta sentitzen duela bere burua mugikorraren bidez.
  • Diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeetan: Emakumeen % 20k ez dute telefono mugikorrik, eta gizonek baino % 23 aukera gutxiago dute Internet mugikorra erabiltzeko.

Gai horretan gehiago sakondu nahi baduzu, Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalaren atal hori ikustera gonbidatzen zaitugu, non hainbat pertsonak, hala nola Bob Popek, Conchi Carazok eta Pedro Uribek Maiterekin bat egiten duten eta mugikorra indarkeria matxistarik gabe erabiltzeko alternatibak aztertu eta proposatzen dituzten.

Euskaraz azpititulatuta

Horrez gain, mugikorren eta sare sozialen bidez saltzen dizkiguten emakumeen prototipoak salatzera animatzen zaituztegu. Konta iezaguzu #NosFabrican traol-hitzarekin txiokatuz eta zure salaketak agertuko dira fabricandomujeres.org webean.

Kontsumitzen al dugu indarkeria?

SETEM Hego Haizean lan egiten jarraitzen dugu kontsumo kapitalistan indarkeria matxistak ikusarazteko eta ekimenak sustatzeko feminismoen eta kontsumo arduratsuaren ikuspegietatik.

Horretarako, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketa –I. fasea eta II. fasea– prestatu genuen, eta horietatik proposamenak sortu dira sei esparrutan, bizitzaren jasangarritasuna eguneroko kontsumoaren muinean jartzeko. Eta ikerketa horietatik sortu ziren «Fabricando Mujeres» eta «Fabricando Mujeres 2.0» (Emakumeak Fabrikatzen) dokumentalak, non Maitek, protagonistak, ikerkuntzen gogoetak, emaitzak eta proposamenak dakartzan modu errazean.