Bost baietz aurkeztuko dizugun abestia egun osoan abestuko duzula!
Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleek eta La Basu hip hop abeslariaren artean sortu eta grabatutako abestia da hau. Berdintasunaren aldeko rap honetan bizitzan pairatzen ditugun desberdinkeriei aurre egiten die.
Letran errepikatzen den bezala:
“Aske aske, kalez kale, beldurrik gabe gure buruan jabe!
Aske aske, kalez kale, guztiok gaude berdintasunaren alde!”
Urteak daramatzagu Elkar Hezi Ikastetxea eta SETEM elkarlanean indarkeria matxistak ezabatzeko mota askotariko ekintzak sustatzen, eta oraingo honetan, hip-hop eremuan emakume erreferentetariko batekin elkartu gara bideoklip txukun hau aurkezteko.
Azaroaren 25erako, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Egunerako argitaratzen dugun berdintasunaren aldeko kanta hau emakumeak kalean berdurrik gabe ibiltzeko aldarrikapenatik hasten da. Beste motatako indarkeriak ere ez ditugula onartzen agerian uzten dute bideoklipan. Horien artean arrazismoa edota sare sozialek eskaintzen duten anonimatuaren maskararen atzean botatzen den gorrotoa. Aldi berean, gaur egungo musikaren mezu hegemonikoei egindako kritika gisa agertzen da.
Bideo hau ikastetxeko ikasleekin sortutako bi kanten lehena da. Egindako lana prestakuntza-prozesu baten emaitza da, non kontsumoko indarkeria matxisten gaia ikasleek salaketa- eta mobilizazio-tresnak eskuratu dituzten. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektuaren parte da ekimena.
Datorren astean bigarren abestia aurkeztuko dugu… Imajinatzen duzu zer gaiaz izango den?