Lan eskaintza Bilbon: Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-Teknikaria

24/Martxoa/2023 | Albisteak

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak apirilaren 22ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikari bat bilatzen dugu gure Bilboko egoitzarako.

Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

LAN-BALDINTZAK

Kontratu-mota: Lan-kontratu mugagabea sei hilabeteko frogaldiarekin.
Lanaldia: 35 ordu astero.
Lantokia: SETEMen bulegoa Bilbon. Bizkaiko eta Euskadiko herrietara joateko prestasuna.
Erakundearen barne-baremoaren araberakoa izango da soldata.
Hasteko data: berehala.

BALDINTZAK

Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa.
Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa.
Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria. Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala.
Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: gizarte-eraldaketarako. hezkuntza-proiektuak betetzea, eratzea eta ebaluatzea.
Marko logikoaren ikuspegia erabiltzea.
Euskara (ahoz eta idatziz solturaz aritzea).
Ofimatika.
Ordutegi-malgutasuna.

BALIOZTATUKO DIRA
Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kritikoaren, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan.
SETEMen printzipio estrategikoekin bat egitea.
Bizkaiko egitura soziala ezagutzea.
Esperientzia izatea euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen.
Esperientzia izatea boluntarioak koordinatzen eta taldean eta sarean lan egiteko prest egotea.
Ofimatika Linux ingurunean.
Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena.
Gidabaimena edukitzea eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea.

BETE BEHARREKO FUNTZIOAK

Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, SETEMek Bizkaian gizarte-eraldaketarako egiten dituen hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea.
Gizarte-eraldaketarako SETEMek Bizkaian egiten dituen hezkuntza-jardueren jarraipena.
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako diru-laguntzak prestatzea euskal administrazio publikoentzat.
Diru-laguntzen kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa.
SETEMek Bizkaian dituen erakunde aliatuekin harremana sendotzea.
SETEMen ordezkaria izatea Bizkaian parte hartzen duen sareetan.
Koordinatzea SETEMeko gainerako teknikariekin.

HAUTAKETA-PROZEDURA

Interesdunek, apirilaren 22ra bitartean (egun hori barne), aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora: direccion.euskadi@setem.org.

Hautagai aukeratuek beste prozesu bat bete beharko dute, hain zuzen ere, idatzizko proba bat eta elkarrizketa pertsonala.