Txokolatea eta sesamoa , nondik datoz?

30/Urtarrila/2024 | Bidezko Merkataritza, Nazioarteko Lankidetza

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari nondik datozen hainbeste gustatzen zaizkigun sesamoa eta txokolatea? Otsailaren 1ean, osteguna, erantzuna Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean ezagutzera gonbidatzen zaitugu SETEM eta Alboan erakundeok.

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara sesamo eta txokolate produktuen dastaketa egingo dugu, Ekuadorko eta Kongoko Errepublika Demokratikoko erakunde ekoizleek parte hartuko duten topaketa batean. Gizarte etxeko kafetegian izango da, bidezko merkataritzako kafea zerbitzatzen duten kafetegia hain zuzen ere. Eman izena gizarte etxean bertan.

Anima zaitez eta zatoz!