Lan eskaintza Gasteizen: Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-Teknikaria

11/Urtarrila/2023 | Albisteak

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak urtarrilaren 30era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-teknikari bat bilatzen dugu gure Gasteizko egoitzarako.

Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntza-Teknikaria

Baldintzak

KONTRATAZIO-ALDIA
Berehala batzeko
Lan-kontratu mugagabea sei hilabeteko frogaldiarekin

​LANALDIA
​Lanaldi osoa

​SOLDATA
​1.951,13 € gordin / hil (14 ordainsari urtean)

​LANTOKIA
​SETEMen bulegoa Gasteizen.

​Eskakizunak

​-Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa
​-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa
​-Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria
​-Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala
​-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak betetzea, eratzea eta ebaluatzea
​-Marko logikoaren ikuspegia erabiltzea
-Euskara (ahoz eta idatziz solturaz aritzea)
​-Ofimatika
​-Ordutegi-malgutasuna

​BALIOZTATUKO DIRA
​-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan
​-SETEMen kanpainak ezagutzea kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan
​-SETEMen printzipio estrategikoekin bat egitea
​-Arabako egitura soziala ezagutzea
​-Ofimatika Linux ingurunean
​-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen
​-Esperientzia boluntarioak koordinatzean, taldean eta sarean lan egiteko prest egotea
​-Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena
​-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea

​Bete beharreko funtzioak

​-Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, SETEMek Araban gizarte-eraldaketarako egiten dituen hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea
​-SETEMek Araban dituen erakunde aliatuekin harreman sendotzea
-SETEMen ordezkaria izatea Araban parte hartzen duen sareetan
​-Koordinatzea SETEMeko gainerako teknikariekin batera
​-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa

​Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora, urtarrilaren 30era arte (egun hori barne): direccion.euskadi@setem.org.