Mintegia Donostian: desplazamendu behartuak ingurumen-degradazioagatik eta banka etikoa alternatiba gisa

06/Iraila/2022 | Albisteak, Finantza etikoak

SETEM eta Zehar – Errefuxiatuekin erakundeok datorren irailaren 30ean, ostirala, Donostian antolatuko dugun mintegian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. “Desplazamendu behartuak ingurumen-degradazioagatik. Banku etikoak kausak desagerrarazteko alternatiba gisa” izenburukoa, mintegi honen sarrera zabalik dago formulario honetan izena emanda. Cristina Enea Fundazioan izango da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00era.

Espazio honetan, ahaleginduko gara hausnarketa eragiten ingurumen-degradazioaren eta biztanleen mugimendu behartuen arteko erlazioari buruz. “Migrazio klimatikoen” gaia agenda publikoan sartu den honetan, aurrerapenaren eta garapenaren mitoak desmuntatzen lagunduko duen azterketa oso baten aldeko apustua egingo dugu, sistema hori bizitzaren eta lurraldeen espoliazioaren bidez hedatzen eta mantentzen baita. Orobat, ekofeminismoak sistema horren aurrean proposatzen dituen alternatibak aztertuko ditugu. Horretarako, gainera, Euskaditik kausak desagerrarazten laguntzeko aukerak azalduko ditugu, banka etikoaren proposamenarekin.

Azalpen teorikoen eta eztabaidaren ostean, lan-dinamika bat egingo dugu, Donostiatik alternatiba horien sorkuntzan laguntzen duten tokiko espazioak eta proposamenak identifikatzeko.

Eman izena eta etorri! Informazio gehiago nahi baldin baduzu, jarri harremanetan: incidencia@zehar.org edo 688 719 058