Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (I)
Aisialdi gune batean zure itxura edo janzkera dela eta deseroso sentitzea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (I)
Aisialdi merkantilizatuaren ereduak genero estereotipoak eta feminitate zein maskulinitate ideal hegemonikoak erreproduzitzen ditu, eta publizitateak laguntzen du zenbait produktu (makillajea, arropa, osagarriak) beharrezkotzat jo ditzagun aisialdi ingurune jakin batzuetan pertsonak onartuak izateko.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan: