Jantziak konpontzeko tailerra Basaurin. Ekarri hondatutako arropa!

17/Azaroa/2023 | Albisteak, Arropa Garbia

Ba al zenekien moda ur-kantitanterik handiena behar duen industria dena? Eta munduko hondakin-uren %20 inguru sortzen duela? Horrez gain, urtez urte gero eta arropa kopuru handiagoa ekoizteko joera dago, eta ekoiztutako arroparen %87 errausten da edo zabortegietara botatzen da. Ingurumen-hondamen honekin amaitu behar dugu!

Gure arroparen bizitza luzatzea erokeria kontsumista horri aurre egiteko erabil dezakegun moduetako bat da. Gure jantziak konpontzea oso ohitura hedatua zen duela gutxi arte, baina ohitura hori galtzen ari da, eta gaur egun ohikoa da gure jantziak azkar botatzea, beren ordez berriak erosteko.

Gure arropa konpontzen ikastea inoiz baino garrantzitsuagoa da larrialdi klimatikoari aurre egiteko, eta horregatik, SETEMek eta Sagarrak elkarteak Basauriko Ariz Dorrean abenduaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, antolatu dugun tailerrera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartzea doan da, baina beharrezkoa da bilbao@setem.org helbidera idatziz izena ematea. Maddalen Agirre Loinazek moda jasangarrian eta vintage jantzietan espezializatutako diseinatzaileak emango du tailerra.

Tailer honetan jantzien konponketa ohikoenak egiten ikasiko dugu modu praktiko batean. Ekarri konpondu nahi dituzun jantziak! Oinarrizko teknikak ikasi ondoren, parte-hartzaile bakoitzak ekarri duen jantzia konpontzeari ekingo dio, hala nola, praken barrenak hartu, izter artean sortzen diren zuloak partxez estali, alkandorak estutu… Horretarako, beharrezkoak diren ezagutzak azalduko dira: oihala markatu, moztu, albaindu, plantxatu, josi…

Arin ibili eta eman izena!