Arropa Garbia Kanpaina mugiarazten jarraituko dugu!

15/Uztaila/2019 | Albisteak

“Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu”, esan ohi dugu SETEMen. Eta egin dugu, bai horixe! 30 urtetan zehar pertsona ugari inplikatu zarete eta gu mugiaraztea lortu duzue. Eta horrela, elkarrekin, modaren industriaren esklabotzaren kontra lorpen garrantzitsuak eskuratu ditugu, Arropa Garbia Kanpainaren bitartez. Uztailaren 25era arte are gehiago laguntzeko aukera duzue. Nola?

Maiatzean hasi ginen kontatzen Arropa Garbia Kanpainak, egoera ekonomikoa dela eta, inoiz ez baino gehiago behar gaituela. Bultzatutako #NecesitoRopaLimpia crowdfunding kanpainaren erantzuna bikaina izaten ari da, eta badira 300 pertsona baino gehiagok ekarpen ekonomikoa eman dutenak dagoeneko. Ehungintzaren langileen eskubideak defendatzen jarraituko dugu.

Orain arte 15.500€ baino gehiago jaso ditugu, baina uztailaren 26ra arte badugu finantziazio gehiago jasotzeko aukera. Horrela tarte luzeago izango dugu finantziazio bide gehiago bilatzeko. Hemen azaltzen dugu nolakoa den kanpainaren finantzazioa.

Honaino iristeko ezinbestekoa izan da Ania eta Frinée bezalako pertsonen inplikazioa. Haiek sortu dituzte kanpaina honetan erabiliko diren sarien diseinuak. Haiek eta beste hainbat pertsonek SETEM mugiarazten dute, era boluntarioan, eta Arropa Garbia kanpainaren salaketak kalera ateratzen dituzte.

Mila esker “made in giza eskubideak” jantzien alde emandako guztiagatik! Zure tantaxoa jarriko duzu?

– Sartu crowdfunding kanpainan eta jarri zure tantatxoa!

Rana Plaza gogoan BilbonRana Plaza gogoan BilbonCrowdfundingaren sari batCrowdfundingaren sari bat