Bilboko Gobernu militarraren blokeoarekin hasi da eragozpen fiskaleko kanpaina

19/Apirila/2021 | Albisteak

Militarismoan aurrekontu publikoa gero eta gehiago xahutzen ari dela salatu zuten 20 euskal erakundek Bilboko Gobernu militarrean egin den ekintza baten bitartez.

Hego Euskal Herriko Eragozpen Fiskalaren aldeko Plataformak kanpainaren hasiera gisa egin duen ekintza ikusgarri horretan, bi ekintzaile kateatu dira osasun-langileak balira jantsita, Bilboko Gobernu militarreko sarbidea blokeatuz. Gainera, sarrera apaindu dute #GastuMilitarrikEz hashtagh-arekin.

Salaketa-ekintza hau 2020an, Estatuak 30.000 milioi euro baino gehiago militarismoari zuzendutako hainbat partidatan (tankeak, gerraontziak…). gastatu eta gero dator. Hori guztia krisi sozio-sanitario larri baten erdian gauden bitartean; gastu publikorako lehentasuna osasun-arloko eta jendarte-babeseko premiek izan beharko lukete.

Militarismoan egindako gastu publiko lizun horrek, batez beste, 700 eurotik gorako kostua eragiten dio zergadun bakoitzari. Gainera, 2021ari begira, gastu horiek asko handituko dira, izan ere, Estatuko aurrekontu orokorren proiektuak ia % 5eko igoera aurreikusten dio Defentsa Ministerioari. Igoerek aurrera jarraituko dute etorkizunean, Margarita Robles ministroak datozen urteetan ministerio horren aurrekontua handitzen jarraitzeko konpromisoa iragarri baitu aurten.

“Diru kopuru handi hori gure zergetatik dator”, adierazi du Plataformako ekintzaile batek, “Horregatik, aurten ere Eragozpen Fiskaleko bulegoak irekiko ditugu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta jendeari inolako kosturik gabe lagunduko diogu bidegabekeria horri men egiten eta beren zergen zati bat alternatiba eraldatzaile eta solidarioen eraikuntzan lan egiten duten beste ekimen sozial batzuetara desbideratu dezaten”.

Erakunde sustatzaileek Eragozpen Fiskala defendatu dute, “Pertsonalki eta kolektiboki ahalduntzen gaituen eta jendarte justuago baten eraikuntzan protagonista izateko aukera ematen digun tresna gisa”. Eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina gehitu egin zaio azken urte honetan beharrezkoak ez diren gastu militarrak beharrizan sozialetara eta osasun-baliabideetara bideratzea eskatu duten beste kanpaina batzuei, batik bat, aurre egiteko COVIDak areagotu dituen krisi eta ezberdintasun sozialei. Bulego horiekin harremanetan jartzeko eta hitzordua hartzeko, www.eragozpenfiskala.org webgunea jarri dute martxan.

La Plataforma por la Objeción Fiscal de Euskadi la conforman Argitan, Bake-Ekintza Antimilitarista Taldea, CEAR Euskadi, CNT Bilbao, Ekologistak Martxan, Elkarlaguntza Sarea Galdakao, ESK Sindikatua, Finantzaz Haratago, Irola Irratia, Euskal Herriko MGI, Kakitzat, KEM-MOC Bilbao, Lumaltik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia y Posada de los Abrazos.

Informazio gehiago:

  • Eragozpen Fiskalaren kanpainaren webgunea HEMEN