Bestelako ekonomia eredu baterako lankidetza foroa: Vitoria-Gasteiz, Latinoamerika eta Afrikako esperientziak

26/Urtarrila/2023 | Albisteak

SETEM Hego Haizea eta Alboan erakundeek gonbitea luzatzen dizuete «Beste ekonomia baterako interkooperazio-foroa: Vitoria-Gasteizko, Afrikako eta Latinoamerikako esperientziak» foroan parte har dezazuen. 2023 urtarrilaren 31n, asteartean, izango da, goizeko 9:15ean Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Foro horren helburua izango da topagune bat sortzea esperientziak partekatzeko, testuinguru ezberdinetako ekoizpen-ekimen ekonomikoen inguruan. Vitoria-Gasteizen, Afrikan eta Latinoamerikan gertatzen diren prozesuak, interkooperazioaren ikuspegitik sendotzen direnak, kontatuko dira, elkarren arteko ikasketa-prozesu gisa. Interkooperazio terminoa sustatu du REASek, eta zenbait modalitateren bitartez garatu daiteke: agenteen arteko lankidetza-hitzarmenak, tokiko, eskualdeko edo nazioarteko sareak eratzea agenda erkideak dituztenekin, proiektu sozioekonomiko erkideak, prestakuntzako eta gaitasunak sendotzeko lankidetza-estrategiak.

Sektore ezberdinetako eragileok (administrazioek, enpresek, gizarte-erakundeek, unibertsitateek…) dagoeneko ondo funtzionatzen ari diren esperientziak ezagutzera emateko aukera izatean datza kontua; hain zuzen ere, itun global anitz eta ezberdinei, lankidetzako jardunbide tradizionalez haratago doazenei, esker funtzionatzen ari diren esperientziak. Aukera izango dugu Ekuadorreko eta Kongoko Errepublika Demokratikoko kasuak lehen eskutik ezagutzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta beste itun batzuk sortzeko.

Programa osoa ikusgai dago esteka honetan. Eskerrak ematen dizkizuegu gonbitea aintzat hartzeagatik eta data gordetzeagatik, eta jardunaldirako izena ematera animatzen zaituztegu esteka honen bidez.

Zuen esku gaude edozer zalantza argitzeko, honako helbide elektronikoaren bidez: formacion.euskadi@setem.org.