Rana Plaza 2024. Egin bat erreklamazio oldearekin

23/Apirila/2024 | Albisteak, Arropa Garbia

2024ko apirilaren 24an, 11 urte beteko dira ehungintza industriaren tragediarik handiena gertatu zenetik; 1.138 langile hil ziren bertan, nazioarteko marka handien arropa josten ari zirela.

SETEM Federazioa, Espainiako Estatuan Arropa Garbiaren Kanpainaren koordinatzailea, mobilizatu egingo da Ehungintzaren Industriako Segurtasunerako eta Osasunerako Nazioarteko Akordioa oraindik sinatu ez duten markei eskatzeko #arropazikina saltzeari utz diezaiotela, langileen giza eta lan eskubideak bermatu gabe eginda baitago.

Hori bermatzeko modu bakarra Nazioarteko Akordioa sinatzea da, horixe baita jantzigintzako langileak babesteko dagoen akordio lotesle bakarra:

  • Tokiko langileei eta sindikatuei lantoki seguru eta osasungarri bat izateko eskubideei buruzko informazioa emateko.
  • Langileen segurtasunerako prestakuntza-programak ezartzeko.
  • Lantokietan segurtasun-babesak egotera behartzeko: larrialdi-irteerak, lantegiak seguruak direla bermatzeko aldizkako ikuskapen independenteak…
  • Langileei beren lantokiko segurtasunari buruzko kexak batzorde independente baten aurrean aurkezteko aukera emateko, beren lanpostua arriskuan jarri gabe.

Horregatik, apirilaren 24an kalera aterako gara Gasteizen, Iruñean, Bartzelonan, Granadan eta Madrilen, eta mezu argia helaraziko diegu Akordioa sinatu ez duten enpresei, hala nola Decathloni edota Women’Secret, Pedro del Hierro, Springfield edo Cortefiel marken jabe den Tendam talde espainiarrari:

Zuen arropa Giza Eskubideak errespetatuz egitea nahi dugu, bai eta ZUEN HORNIDURA-KATE OSOKO fabriketan segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartzea ere.
Sinatu ezazue Nazioarteko Akordioa.

Egin bat aldi bereko kale ekintzarekin, gertuen duzun SETEMarekin batera. Gasteizko kasuan, deialdia 16:30ean izango da, SETEM Hego Haizearen egoitzan, San Vicente de Paul kaleko 10. zenbakian; eta ekintza 17:00etan izango da.

Arropa Garbiaren Kanpainatik eta SETEMetik sare sozialetan bultzatzen ari garen ekintzekin ere bat egin dezakezu. Informazio guztia www.ropalimpia.org helbidean duzu.