Datorren ostegunean, maiatzak 11, Gasteizko berrogeita hamar ostalaritza-establezimendu baino gehiagok Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunean parte hartuko dute. Ekimena Zentzuz Sareak antolatu du, Oxfam Intermon eta Serso San Viator erakundeen laguntzarekin, eta Gasteizko Udalaren babesarekin.
Erakundeek Nikaraguako nekazari-kooperatibetan modu tradizionalean eta errespetuzko baldintza jasangarrietan ekoitzitako kafe arabikoa emango diote parte hartzen duen ostalaritza-lokal bakoitzari.
Hiriko Bidezko Merkataritzako Kafearen Lehen Eguna izango da eta kafe kikara eskatzen dutenek urtebeterako bidezko merkataritzako kafe-lote baten zozketan sartuko dira, baldin eta ekimena sare sozialetan partekatzen badute #ComercioJustoVG eta #BidezkoMerkataritzaVG etiketak erabiliz haien argazkiekin batera.
Zure bidezko merkataritzako kafea non eskatuko duzun jakin nahi duzu? Klikatu hemen!
Egun honen ospakizuna Arabako beste udalerritan ere egingo da, sari bat barne: Agurainen, Araian eta Laguardian hain zuzen ere. Sartu hemen informazioa irakurtzeko eta parte hartu!
