Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (IV)
Emakume, disidente sexual edo pertsona arrazializatu izate hutsagatik aisialdi guneetan erasotua izatea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (IV)
Sistema kapitalista eta heteropatriarkal baten pean aisialdia merkantilizatzeak indarkeriak sortzen ditu, eta horiek modu espezifikoan eragiten diete emakumeei eta pertsona arrazializatuei, inguru horietan bazterkeria edo deserosotasuna sentiaraziz.
Iturria: «Indarkeria kontsumitzen dugu? (III. fasea)» (97. or.)
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera