Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (X)
LGTBI+ pertsonek zenbait aisialdi-eremu saihestu behar izatea, erasotuak edota bortxatuak izateko beldurragatik… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (X)
Aisialdi guneek LGBTI+ pertsonen aurkako erasoen agertoki izateko joera berezia izan dezakete, pertsonek «erlaxatzeko» eta ingurune horietan naturaltasun handiagoz jokatzeko joera dutelako. Horren ondorioz, beste batzuk diskriminatzeko edo erasotzeko joera dutenek legitimitate edo zigorgabetasun handiagoa senti dezakete indarkeria erabiltzeko.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera