Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (VI)
Deseroso edota erasotua izatearren beldur zarelako egin nahiko zenukeen aisialdi jarduera egin ezin izatea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (VI)
Espazio publikoetako segurtasun faltak, sexu-indarkeria arriskuarekin batera, emakume askok aisialdiko jarduera jakin batzuetan parte hartzea baldintzatzen du, haien segurtasuna lehenetsiz, beraien lehentasun eta nahien gainetik. Eragin horrek kontrol- eta menderatze-kultura betikotzen du, eta emakumeek beren portaera eta desioak aldatu behar dituzte arrisku-egoerak saihesteko. Hori indarkeria-mota ikusezina da, baina gizartean sakon errotuta dago.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera