Ekainaren 26an, asteazkenean, SETEM Hego Haizeak «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasearen ondorio nagusiak aurkeztuko ditu Bilbon, Ille Gardeazabalek (Lakabe) bideratutako Foro Ireki baten bidez.
SETEM Hego Haizeak ekainaren 26an, asteazkenean, 17:30etik aurrera Bilboko Ekonopolon (Harrobi plaza, 4) antolatuko duen Kontsumoa eta Indarkeria Matxisten inguruko Foro Irekira gonbidatu nahi zaituzte. Plaza kopurua mugatua da, beraz, azkar ibili eta eman izena.
*OHARRA (2024/06/25): hasiera batean Conchi Piñeirok (Altekio) foroa bideratu behar bazuen ere, azkenean ezingo da gurekin egon arrazoi pertsonalengatik, eta Ille Gardeazabal (Lakabea) izango da dinamika parte-hartzailea dinamizatuko duena, Altekio eta SETEM Hego Haizea erakundeetako beste hainbat kideren laguntzarekin.
Indarkeria kontsumitzen dugu?
SETEM Hego Haizea 2016tik ari da galdera hori mahai gainean jartzen, ohiko ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta indarkeria matxisten artean loturarik dagoen egiaztatzeko. Hainbat ikerketatan aurkitu dugun erantzuna da kontsumoan indarkeria horiek existitzen direla, eta naturalizatu egin direla, gure jendartearen gehiengoarentzat ikusezin bihurtzeraino. Are gehiago, barneratuta daude eta normaltzat hartzen dira.
Lehen ikerketa batean estetika, etxeko produktuak, elikadura eta hiriko mugikortasuna ikertu ondoren, bigarren ikerketan mugikorreko aplikazioak, fikziozko serieak eta energia ikertu genuen. Orain ikerketaren hirugarren fase bat garatu dugu, indarkeria matxistek EAEko aisialdiko kontsumoan nola eragiten duten aztertzeko.
Partaidetzazko ekintza feministako ikerketa prozesu hori bidaide askorekin batera egin dugu: Conchi Piñeiro eta Laura Lucio Gonzalez (Altekio – Iniciativas hacia la Sostenibilidad Enpresa Soziala), María Viadero Acha (Mugarik Gabe), Teresa Villaverde (Pikara Magazine), Tatiana Romero Reina (ikertzaile feminista independentea), Laura Modonato (feminismoei, migrazioei eta garapenari buruzko aholkulari independentea), Gisela Bianchi eta Savina Lafita (Errotik kooperatiba feminista), bai eta aditu gisa zein eztabaida taldeetan parte hartu duten beste pertsona asko ere. Haiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Zer da Foro Ireki bat?
Ikerketaren ondorio nagusiak aurkezteko, Foro Irekia egitea erabaki dugu. Demokrazia Sakonaren eta Prozesuen Lanaren metodologia bat da, pertsonak biltzen dituena komunitatearen barruko gai zehatzei buruzko elkarrizketa sakonago bat izateko, eta polaritateak eta gatazkak prozesatzeko. Pertsona edo taldeen arteko elkarrizketa parte-hartzailea sortzea du helburu, eguneroko errealitateen alderdi ikusezinagoak eta sakonagoak azaleratuz, botere dinamikei arreta jarriz, gatazkak kudeatuz, pertsona guztien iritzia baloratuz eta komunitatea sortuz.
- Bideratzailea: Ille Gardeazabal Cañada (Instituto de Facilitación y Cambio). 1982an jaio zen Lakabe Komunitatean, eta harrezkero bertako kide da modu batean edo besteak. Talde bizitzak giza harremanak ulertzeko, eraldaketa pertsonalerako eta bizitza kolektiborako tresnak bilatzera eraman du. Tailerretan, bileratan, emozioak kudeatzeko gunetan, terapia unetan, talde lanean… ordu asko eman ondoren, Giza Gatazka Eraldatzeko Eskolan trebatzen ari da duela urte batzuetatik hona, prozesuen lan metodologiara bideratuta.
- Laguntzaileak: Magda López Gorritxo (SETEM Hego Haizea), Marta López (Altekio), Ro Trejo (Altekio) eta Maider Arnaiz (SETEM Hego Haizea).
Zu ere Foro honetan parte hartzea gustatuko litzaiguke, indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko loturan elkarrekin sakontzen jarraitzeko, eta kontsumitzeko beste modu batzuk nola eraiki ditzakegun hausnartzeko.
Foroan izena emateko formulario honen bidez egin dezakezu. Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, idatz iezaguzu bilbao@setem.org helbidera edo 678 81 81 90 telefono zenbakira.
Foroan ikusiko dugu elkar!
Gaia interesatzen bazaizu, irakurri, deskargatu eta elkarbanatu aurreko ikerketak…
1. FASEA
Indarkeria matxisten eta kontsumoen inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa
- Etxeko produktuak
- Estetika
- Elikadura
- Hiriko mugikortasuna
GIDA DIDAKTIKOA
Indarkeria matxistarik gabeko kontsumorako hausnarketa-gida
2. FASEA
Indarkeria matxisten eta kontsumoen inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa
- Mugikorrak eta aplikazioak
- Fikziozko serieak
- Energia
…bisitatu «Fabricando Mujeres» doku-webgunea…
…eta ikusi orain arteko bi dokumentalak
Fabricando Mujeres
Maitek 80 urte ditu, eta Emakume Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsibo bat sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo modeloei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, hauekin bere kezkak konpartitzen ditu, baina bere borroka ere.
Fabricando Mujeres 2.0
Fabrikak mekanismoak modernizatu eta hobetu ditu. Inguratzen gaituen publizitatearen zati handi bat inbaditzearekin pozik ez dagoenez, orain gure etxeetan sartzea lortu du energiaren, aplikazio mugikorren eta fikzio-serieen bidez. Gai bakoitza zuzenean ezagutzen duten pertsonei (Lolita Chavez, Bob Pop edo Itziar Ituño) egindako elkarrizketen bidez, gure etxeetan indarkeria zenbateraino kontsumitzen dugun aztertuko dugu.