Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (XI)
Festetan dauden bitartean, emakumeek beren alkohol eta drogen kontsumoa murriztu behar izatea eta beren burua gehiago babestu behar izatea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (XI)
Parrandan ateratzeko praktikan, gizarteak uste du emakumeek gehiago zaindu behar dutela beren burua, beren alkohol eta droga kontsumoa moderatu behar dutela; gizonei, berriz, ez zaie antzeko mugarik ezartzen. Horrek honako ideia indartu egiten du: maskulinitatea zaurgarritasunetik urrun eraikitzen dela, eta, aldiz, hauskortasuna feminitatearen berezko ezaugarria dela.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera