Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (VII)
Aisialdi guneetan deseroso eta erasotua sentitzea merkatuak eta sistemak ezartzen dituzten genero edo arraza estereotipoak betetzen ez dituzulako… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (VII)
Aisialdian indarkeria sinbolikoa genero rolak eta arrazakeria indartzen dituzten mezu eta estereotipoen bidez adierazten da, pertsonen askatasunean eta identitatean eraginez.
Itxaropen horiek betetzen ez dituzten pertsonak, dela itxuragatik, dela portaeragatik edo identitateagatik, baztertuta edo erasotuta senti daitezke, beren askatasuna eta aisialdiaz aurreiritzirik gabe gozatzeko eskubidea mugatuz. Horrek rol sozial murriztaileak indartzen ditu, eta inposatutako moldeekin bat ez datozenen autonomiari eragiten dio.
Iturria: «Indarkeria kontsumitzen dugu? (III. fasea)» (107. or.)
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera